XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Jean-Baptiste ORPUSTAN

Bernat Etxepare 'ta Arnalde Oihenart: ondoriotasunetik harat

(Aitzin oharra. Izenburuan emaiten diren izenak eztitut, batzuetan aski ausartki egiten den bezala gaur-egun, bere molde zaharretik aldatu: Garaztarrarena berak emaiten baitauku luzaz gure eskualdetan atxiki duen moldean, eta Mauletarrarena (sortzez), Erdi-Aroan euskalde hauetan ere hainbertze erabilia zen Arnalt eta hau gaskoinduz "Arnaud" ofiziala izenaren ondorio guti aldatua, Jusef Eguiateguy-k XVIII-garren mendean: Mosde Arnalde Oihenart; emaiten badu ere urrunago Arlande, erran nahi da izenaren forma aldatzen eta nahasten hasi zela XVIII-garren mende ondarrean, ez XVII-garrenean.).

Sarrera.

Badakigu 1967-tik hunarat, P. Lafittek Olerkigintzako eskutitza (L'art Poetique basque, Indiquee dans une lettre escrite a Un cure du pays de Labourt au moys de mai 1665, Gure Herria 1967, orr. 205-229) agertu zuenez geroz, Oihenartek ezagutzen zuela hurbiletik Etxepareren olerki lana, eta idazkitik apur bat gehiago ere; eta kritikatzen zuela gehienik olerkaritza zuzenaren erregeletan zituen hutsen gatik, bainan ere, doi bat, gaian eta funtsean berean.

Garaztarraz egiten zuen aipamena, egiazki hirugarrena zen.

Izenik ezpazuen emaiten, hura zuen lehen-lehenik gogoan Oihenarten gaztaroa-n, 1657-an beraz, Irakurtzaileari eskaintzen zuen aurritz laburraren hastapenean: Au lecteur. Combien que les Basques ayent assés d'inclination a la Poésie, si est ce qu'ils ont fait si peu d'estat iusqu'icy d'en observer les Regles, et mesme de les connoistre, qu'en tout ce que nous avons, soit d'imprimé ou de manuscrit de leurs ouvrages poétiques, il y a fort peu de Vers qui soient réguliers...

Urte bat lehenago, 1656-an, Notitia-ren bigarren argitaraldiko XIV-garren kapituluan, erakutsirik zein ziren hitz eta neurtitz emeak eta arrak euskaran (faemininos masculinos), doi doietarik ezpazuen jadanik Etxepare izendatua: Solent vulgares versificatores, ut versus masculinos, quos vocant, faciant, syllabas finales, naturampacirc; breues, producere, ut in hoc exemplo:

Uztazu hurrentzera amore maité, / Orai partitzeco damu ginanté,

Author horum versuum ambas syllabas, te, finales, naturampacirc; suampacirc; breues, longas fecit; quod vitium est in carmine non feredum, edo nahi bada euskaraz: Ohi dute neuritzlari jendetarrek, arrak deitzen dituzten neurtitzen egiteko, azkeneko silaba bere baitarik laburren emaitea, adibide huntan bezala (...) Neurtitz hauen egileak te bi azken silabak, bere baitarik laburrak, luze egiten ditu: hau baita olerkian ezarri behar ezten hutsa.

Aipamenak izena balio du: orok dakigun Etxeparen hamargarren olerkiaren (Amorosen disputa) hastapeneko biekoa baita (akzentoak Oihenartenak dira), eta beraz huna vulgares versificatores guzien nagusia nor den!

Hots, Oihenartek, aipatu baditu ere XVI-garren mendeko bertze olerkari garaztarrak, eta berantagoko lapurtar zenbait, azpimarratzen zuen Etxeparek euskal literaturan ordukotz bazadukan lehentasuna.

Aldi berean azkartzen bere kritiken indarra.

1665-eko eskutitzeko xehetasun batek badema erakustera Oihenartek bere aitzineko olerkari jendetarraz zuen ezagutza, etzela bakarrik liburuetakoa, irakurtzetik ateraia.

Hau baitio: Ie collige tant de la qualitté de sa rime, qui est foible et imparfaicte, que du ton et de lair auquel il faisoit chanter ses Vers qu'il a Creu les faire masculins ...; eta aipatzen ditu hutsak: erriman beraz, eta ere neurtitzaren hauste 'ta gelditzetan (Les Cesures et les repos de ses Vers sont aussy Irreguliers, en plusieurs Endroits), erranez nola Etxeparek derabilan (ez beti, baina gehienetan) (...).